Garai hauetan non gabonak eta kontsumoa eskutik doazen, jostailu eta oparien inguruko publizitatea, urteko beste garai batzuetan baino presenteago dago.
Oso inportantea da ordea, ze nolako jolasak aukeratzen ditugun, ez bakarrik gabonetan oparitzeko, baizik eta orokorrean haurrei eskeintzeko eta beraiekin jolasteko.
Badakigu ze garrantzia duen jolasteak umeen hezkuntzan.
Ongi pasatzeaz gain, IZATEN IKASTEN DUGULAKO.
Beraz, ongi aztertu behar dugu, jolas horiekin ze jarduera eta rol garatu behar dituzten, ze paper hartzen duten…
Jostailuen inguruko publizitatearen inguruko bideo honetan oso argia da neska ta mutilentzako eskaintzaren eskaintza berezitua.
Neskak:
Zer egin: ama izatera jolastu, sukaldatu, erosketak egin, modaz hitz egin…
Irudiak: arrosa kolorea, izarrak, loreak, pastel koloreak, brillantinak, fantasiazko espazio irrealak, haur kantak, ahots finak…
Mutilak:
Zer egin: indarkeriarekin zerikusia duten jolasak, gerrak, borrokak, supereroiak, indarrarekin jolastu, konpetibitatea-karrerak…
Irudiak: Espazio erreal eta arriskutsuak (mendiak, gaua…), urdin kolorea nagusi, kolore fuerte eta saturatuak (urdina, beltza, gorria, marroia..), iluntasuna, gizonezko nagusi baten ahotsa…
viernes, 11 de diciembre de 2015
martes, 24 de noviembre de 2015
jueves, 14 de mayo de 2015
HOMOFOBIAREN AURKAKO EGUNA
Igande honetan, maiatzak 17, homofobiaren aurkako eguna ospatuko da;
homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
dugu. Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta
LGTB
kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.
Maitasunak ez dauka etiketarik
Maiatzak 17: LGTB-fobiaren aurkako eguna
jueves, 15 de enero de 2015
EMAKUMEON JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLAREN 2014/15 IKASTURTEKO HITZALDIEN GRABAZIOA BIDEOAN
Vitoria-Gasteizko Emakumeon
jabekuntzarako eta berdintasunerako Eskolaren hurrengo hitzaldiak bideoan
grabatuta dituzu dagoeneko:
- Miguel Lorente. “Matxismoa, matxismo ostekoa eta
genero-indarkeria” hitzaldia (azaroaren 19) sakatu hemen
- Beatriz
Gimeno eta Rebeca Madrazo Torre. “Amatasuna eztabaidagai” (abenduaren 10) sakatu hemen
lunes, 12 de enero de 2015
Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2014-2015 Ikasturtea - Berdintasunerako hezkuntza
Berdintasunerako Zerbitzuan, 2014-2015 ikasturterako, berdintasunerako hezkuntza jarduerak ezagutarazi nahi dizkizuete. Informazioa izateko sakatu hemen
viernes, 9 de enero de 2015
ONGI ETORRIA
Urte berri on eta ongi etorri guztioi!
Azkenean gure "txoko morea" jaio egin da. Bertan berdintasunarekin erlazionatutako informazioa eskegiko dugu: dokumentuak, bideoak, kanpainak, ipuinak...
Emakume eta gizonezkook aukera berdinak ez ditugula ohartaraztea da gure helburu nagusia eta, hortik abiatuta, aldatzen hastea.
Elkarrekin lor dezakegu!!!!
Azkenean gure "txoko morea" jaio egin da. Bertan berdintasunarekin erlazionatutako informazioa eskegiko dugu: dokumentuak, bideoak, kanpainak, ipuinak...
Emakume eta gizonezkook aukera berdinak ez ditugula ohartaraztea da gure helburu nagusia eta, hortik abiatuta, aldatzen hastea.
Elkarrekin lor dezakegu!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)