viernes, 11 de diciembre de 2015

Jostailu ez sexistak

Garai hauetan non gabonak eta kontsumoa eskutik doazen, jostailu eta oparien inguruko publizitatea, urteko beste garai batzuetan baino presenteago dago.
Oso inportantea da ordea, ze nolako jolasak aukeratzen ditugun, ez bakarrik gabonetan oparitzeko, baizik eta orokorrean haurrei eskeintzeko eta beraiekin jolasteko.

Badakigu ze garrantzia duen jolasteak umeen hezkuntzan. 
           Ongi pasatzeaz gain, IZATEN IKASTEN DUGULAKO.
Beraz, ongi aztertu behar dugu, jolas horiekin ze jarduera eta rol garatu behar dituzten, ze paper hartzen duten…

Jostailuen inguruko publizitatearen inguruko bideo honetan oso argia da neska ta mutilentzako eskaintzaren eskaintza berezitua.
Neskak:
Zer egin: ama izatera jolastu, sukaldatu, erosketak egin, modaz hitz egin…
Irudiak: arrosa kolorea, izarrak, loreak, pastel koloreak, brillantinak, fantasiazko espazio irrealak, haur kantak, ahots finak…

Mutilak:
Zer egin: indarkeriarekin zerikusia duten jolasak, gerrak, borrokak, supereroiak, indarrarekin jolastu, konpetibitatea-karrerak…
Irudiak: Espazio erreal eta arriskutsuak (mendiak, gaua…), urdin kolorea nagusi, kolore fuerte eta saturatuak (urdina, beltza, gorria, marroia..), iluntasuna, gizonezko nagusi baten ahotsa…