viernes, 11 de diciembre de 2015

Jostailu ez sexistak

Garai hauetan non gabonak eta kontsumoa eskutik doazen, jostailu eta oparien inguruko publizitatea, urteko beste garai batzuetan baino presenteago dago.
Oso inportantea da ordea, ze nolako jolasak aukeratzen ditugun, ez bakarrik gabonetan oparitzeko, baizik eta orokorrean haurrei eskeintzeko eta beraiekin jolasteko.

Badakigu ze garrantzia duen jolasteak umeen hezkuntzan. 
           Ongi pasatzeaz gain, IZATEN IKASTEN DUGULAKO.
Beraz, ongi aztertu behar dugu, jolas horiekin ze jarduera eta rol garatu behar dituzten, ze paper hartzen duten…

Jostailuen inguruko publizitatearen inguruko bideo honetan oso argia da neska ta mutilentzako eskaintzaren eskaintza berezitua.
Neskak:
Zer egin: ama izatera jolastu, sukaldatu, erosketak egin, modaz hitz egin…
Irudiak: arrosa kolorea, izarrak, loreak, pastel koloreak, brillantinak, fantasiazko espazio irrealak, haur kantak, ahots finak…

Mutilak:
Zer egin: indarkeriarekin zerikusia duten jolasak, gerrak, borrokak, supereroiak, indarrarekin jolastu, konpetibitatea-karrerak…
Irudiak: Espazio erreal eta arriskutsuak (mendiak, gaua…), urdin kolorea nagusi, kolore fuerte eta saturatuak (urdina, beltza, gorria, marroia..), iluntasuna, gizonezko nagusi baten ahotsa…


jueves, 14 de mayo de 2015

HOMOFOBIAREN AURKAKO EGUNA

Igande honetan, maiatzak 17, homofobiaren aurkako eguna ospatuko da; homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta LGTB kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.

Maitasunak ez dauka etiketarik
Maiatzak 17: LGTB-fobiaren aurkako eguna

jueves, 15 de enero de 2015

EMAKUMEON JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLAREN 2014/15 IKASTURTEKO HITZALDIEN GRABAZIOA BIDEOAN



Vitoria-Gasteizko Emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Eskolaren hurrengo hitzaldiak bideoan grabatuta dituzu dagoeneko:
- Miguel Lorente. “Matxismoa, matxismo ostekoa eta genero-indarkeria” hitzaldia (azaroaren 19) sakatu hemen
- Beatriz Gimeno eta Rebeca Madrazo Torre. “Amatasuna eztabaidagai” (abenduaren 10) sakatu hemen

viernes, 9 de enero de 2015

ONGI ETORRIA

Urte berri on  eta ongi etorri guztioi!
Azkenean  gure "txoko morea" jaio egin da. Bertan berdintasunarekin erlazionatutako  informazioa eskegiko dugu: dokumentuak, bideoak, kanpainak, ipuinak...
Emakume eta gizonezkook aukera berdinak ez ditugula ohartaraztea da gure helburu nagusia eta, hortik abiatuta, aldatzen hastea.

                
                              Elkarrekin lor dezakegu!!!!